XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TALES MILETOKOA (k.a. 640-546). Legegilea, matematikaria eta astronomoa. Gauzak zerez egina dauden eta zergatik aldatzen diren galdetzean Filosofia (greziarra) sortu zuen. Talesen iritziz guztiaren oinarria hezea da (ura, euria, semena...) eta hortik dena sortzen da. Materia azken finean arima da, azkeneko hau hilezkorra izanda.

Filosofo grekoen galdera hasiera-hasieratik (Tales Miletokotik hasita) izadiari buruzkoa da. Printzipioa edo azken printzipioa (ura, airea, etab.) gauzen izaera dira. Izan ere:

- unibertsoko izatetik hortik abiatuta gauzak nola sortzen diren. Horrela ulertutako printzipioa jatorria da.

- unibertsoko izatea zertan datzan jakitea (Talesen hipotesian gauzek uretatik sortzea bakarrik ez dute egiten. Azken finean ura dira). Horrela ulertutako printzipioa iraunkorra da, azken substratua.

- unibertsoaren eraldaketak adieraztea. Horrela ulertutako printzipioa zergatia da.

Gizakiak, ingurunearen (izadiaren) ekintza transformatzailea bere jarduera teknikoaren bitartez egiten du. Sistematikoa da, eta ekintza edo prozesu batzuk koordinatuz gertatzen da, ondorioz sistema osatzen duten emaitza lortzen delarik. Bestalde, lortu nahi den emaitza horrek, lortu edo ez, a priori definituta egon behar du, horretarako gizakiak helburu bat proposatzen du eta lortzeko behar diren teknikak hedatzen ditu. Horregatik hain zuzen, teknikaren borondatezko izaeraz hitz egin dezakegu. Horregatik ere, teknika gizakiak bere beharretarako izadiari inposatzen dion erreforma guztien multzoa dela esan daiteke.

Teknikaren definizio hau onartzeko kontuan hartu behar dugu giza premiek zer izaera duten. Beste bizidunekin konparatuz, gizakiak bere beharrak ez ditu murrizten ugaltzera eta biziarentzat arriskutsu izan daitekeenetatik babestera. Bizitzearekin ez gara konformatzen. Ondo bizitzea nahi dugu. Horregatik gure premiak oinarrizko premietara ez dira mugatzen. Hobeto bizitzeko beste zenbait gauza baliagarri badira eta premia gisa kontsideratzen ditugu, nahiz eta errealitatean horien beharrik egon ez.

Artea, dibertsioa, aisiaren kultura eta beste hainbat gauza, gure espeziearenak baino ez dira, eta gizakiak daudenez geroztik guretzat beharrak dira. Zein leku geografikotan eta zein garai historikotan bizi garenaren arabera, ondo bizitzea desberdina izango da. Eta horren arabera garai horretako gizakiak bere beharrak ezarriko ditu. Ondorioz, bere teknika propio hedatuko du.

Bestetik, gizakiak beti bera inguratzen duen munduaren berri eman nahi izan du. Jarduera zientifikoaren bitartez, fenomeno naturalak zein gizartekoak adierazi nahi izan ditu. Horregatik, bere ingurunean dauden elementuekin, behatu, espekulatu, arrazoitu eta esperimentatu egiten du, legeak eta teoriak sortuz. Hauen bidez, munduaren funtzionamendua eta berari buruzko interpretazioa hobeto ulertuko ditu.

Bai gizakiek eta bai animaliek oinarrizko premia batzuk dituzte eta horiek beteta beren iraupena segurtaturik geratzen da. Jan, edan, hotzetik eta arriskuetatik babestu, etab. egin behar dute. Baina alde handia dago bakoitzak premiak betetzeko duen erari dagokionez: animaliak ingurunera egokitzen dira hil nahi ez badute, baina gizakiak teknikaren bidez ingurunea egokitzen du bere beharretara.

Animaliek inguruneko janarietara ohitu behar dute, girora moldatu behar dute, etab. Moldatzen ez dena hil egiten da. Izadiak gizakiari arazoak sortzen dizkionean, aldiz, gizakiak ez du etsitzen. Teknikak hedatzen ditu, etxeak eraikitzen ditu, berotzeko sua erabiltzen du eta, oro har, teknika erabiltzen du.